Atzo eman zieten hasieran San Pedro jaien Orion, eta kolorez, musikaz eta dantzaz betetakoa izan zen festen hasierako ekitaldia. LGTBIQ+ kolektiboko kideen eskutik abiatu ziren festak, baina herriko eragileek ere bat egin zuten aldarriarekin. Hala, Salatxo abesbatzako kideek Orioko ereserkiaren ondoren, Alaskaren Nori axola egiten dudana abestia kantatu zuten euskaraz, plazan giro paregabea jarriz.