Asteburuan kadete, jubenil, 23 urte azpiko, absolutu eta arraunketa egokitu mailako aulki mugikorreko Espainiako Txapelketa jokatu da Banyolasen (Herrialde Katalanak). Guztira, Orio Arraunketa Elkarteak hamabi ontzi aurkeztuko ditu txapelketara, eta bost domina eskuratu dituzte: absolutu mailako gizonezkoen skull laukoak urrea; zilar bana kadete mailako gizonezkoen lemazainik gabeko laukoak eta 23 urte azpiko kategorian skifean Koxme Burutaranek, eta brontzea kadete mailako gizonezkoen lauko skullak eta gizonezkoen absolutu mailako skull bikoak.
Guztira, hamabi ontzitatik 11 sailkatu ziren igandeko finala jokatzeko. Horietatik hiru B finala jokatu zuten eta 7-12. postuak izan zituzten jokoan. Beste zortzi ontzi, berriz, final nagusira sailkatu ziren eta dominak izan zituzten jokoan.