Ezin hobeto abiatu du KAE 2 liga Orio Arraunketa Elkarteko Orio Orialki B gizonezkoen ontziak. Larunbatean jokatu zuten ligako lehen jardunaldia, eta garaipena lortu zuten Mutrikun. Hala, ohitura jarraituz, atzo arratsaldean errezibimendua egin zitzaien udaletxean, herriko txarangaren Aliron doinuz girotuta.
Argazkiak: Joxemari Olasagasti eta Orio Arraunketa Elkartea