Oriok ezin hobeto hasi du KAE2 liga

Jabi Gonzalez Toston

Orioko gizonezkoen bigarren taldea atzo Mutrikun lortutako KAE2 ligako banderarekin. (Joxemari Olasagasti)

Gizonezkoen bigarren taldeak nagusitasunez irabazi du Mutrikun jokatutako lehenengo estropada bigarrenari 20 segundotik gorako aldea aterata.

Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen bigarren taldeak hasiera borobila eman dio KAE2 ligari. Atzo arratsaldean jokatu zuten lehenengo estropada Mutrikun (Gipuzkoa) eta banderarekin itzuli ziren etxera. Horrekin batera, lehenengo jardunaldia izanik, sailkapeneko lehenengo lidertza ere eskuratu dute.

Angel Maria Larrañagak zuzendutako mutilak nagusitasunez gailendu ziren, gainera. 22 segundoko aldea atera zioten bigarren sailkatu zen Astillerori. Ikusi hemen atzoko estropadaren sailkapena osorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide