Berriz ere baimendu dute bainua hondartzan eta moilan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Orioko Antilla hondartza. (Orioko Udala)

Aurreko egunetan, onartutakoa baino altuagoa zen enterococos intestinalis bakterioaren maila hondartzan eta ibaian. Beraz, bainua debekatuta egon da.

Osakidetzak uraren kalitatea bainurako egokia dela egiaztatzeko uraren analisiak egiten ditu, eta ekainaren 20an egindako analisiek atzeman zuten enterococos intestinalis bakterioaren maila onartutakoa baino altuagoa zela Antilla hondartzan eta ibaian; hala, bi eremu horietan bainatzea debekatu egin zuten. Gaur berriz aztertu dute ura eta Orioko Udalak jakinarazi du gaurkoan urak kalitate- irizpideak betetzen dituela erakutsi duela analisiak, eta beraz, bainatzeko debekua altxa egin duela osasun sailak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide