Orio eta Donostia arteko itsasoan gizon baten gorpua aurkitu zuten atzo arratsaldean. Ertzaintzak eta Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak jakitera eman dutenez, atzo 19:00 aldera aurkitu zuten gorpua bilaketa taldeek, kostaldetik 400 metrora.
Pasaiako portura eraman zuten hilotza, eta handik Auzitegiko Zerbitzu Anatomikora, identifikazio lanak egiteko.
Ostegunetik Donostiako Ulia mendian desagertuta zegoen 64 urteko gizonezko bat, eta gorpua berea dela baieztatu ahal izan dute.