Orioko odol emaileen elkarteak odola ateratzeko hitzordua jarri du biharko. Ohi bezala, anbulatorioko beheko solairuan egingo dute odol ateraldia, 16:30etik 20:30era, eta odola eman nahi dutenek goizean deitu behar dute hitzordua hartzeko 943-00 78 85 telefono zenbakira.
Ezagunak dira hilabetero hilabetero eskualdeko herrietan egiten dituzten odol ateraldiak. Erabat beharrezkoak dira horiek, baita odola ematea erabakitzen duten herritar guztiak ere. Hala, ekaineko GUKA magazinerako gaiaren inguruko erreportajea egin zuten Odol Emaileen Elkarteko hainbat kiderekin, besteak beste, Orioko odol emaileen elkarteko ordezkari Karmele Oliden Atorrasagastirekin.