Ekainaren 28an sexu aniztasunaren eguna izango da, eta "herri eta festa askeak eta anitzak aldarrikatzeko" Orioko LGTBIQ+ kolektiboak banderolak jarri ditu salgai. Hala, salatu dute banderolak salgai dituztela adierazten duten kartelak kendu egin dituztela kaleko paneletatik. "Horrez gain, Ikastolan jarri duten bandera pisutsua makiletatik atera eta lurrera botata azaldu zen larunbatean".
Horrelako ekintzekin LGTBIQ+ kolektiboari "eraso" egin nahi zaiola argi dute kideek. "Ez dute lortuko, ordea. Ez diegu utziko! Herri aske eta anitz baten kontra egin nahi dute eta salatu egin behar dugu". Gainera, herritarrak banderolak beren balkoi eta komertzioetan zintzilikatzera animatu dituzte. "Kontuz! Armairutik kanpo gabiltza!" aldarrikatuz eman diote bukaera sare sozialen bidez zabaldu duten oharrari.