Bideoa: Puntua eta kakorratz lana kalean egitera atera dira oriotarrak

Gorka Eizagirre - Aiora LarraƱaga

Belaunaldien artean ezagutza partekatu zuten atzo puntua eta kakorratz lana ardatz hartuta, Ostargiren ekimenez. Gainera, elkarteko hainbat kidek bolilloak eta galtzerdiak lau orratzetara nola egiten diren ere erakutsi zieten bertaratu zirenei.

Astelehenean, puntua eta kakorratz lana kalean egiteko nazioarteko eguna izan zen, eta orratzak eta hariak hartuta kalera atera ziren herritarrak, Ostargik antolatuta. Hainbat belaunaldietako oriotarrak bildu ziren saioan, eta elkarren artean ezagutza partekatuz, kolorez bete zuten herriko plaza.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide