2023-2024 ikasturtean matrikulatzeko epea zabalduko du Danbolin Musika Eskolak datorren astelehenean, ekainak 20. Hortik aurrera, hiru epetan banatuko da izen-ematea:
- Ekainaren 21ean eta 22an: Gaur egungo ikasleek bakarrik eman dezakete izena; alegia, 2022-2023 ikasturtean Danbolin Musika eta Dantza Eskolan matrikulatuta egon direnek.
- Ekainaren 23tik uztailaren 4ra bitartean: Dagoeneko ikasle direnek eta ikasle berriek eman dezakete izena.
- Irailaren 1etik 7ra bitartean: Dagoeneko ikasle direnek eta ikasle berriek eman dezakete izena.
Ikasketak
Irailaren 11n abiatuko den ikasturteak ondoko ikasketak izango ditu:
1. maila (4, 5 eta 6 urtekoak): musika eta mugimendua.
2. eta 3. maila (7 urtetik aurrera)
- Musika mintzaira (2. maila).
- Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
- Euskal dantza.
Informazio gehiago
Instrumentu guztiok ikasteko plaza libreak izango dira. Musika eta dantza eskolari buruzko informazioa (ordutegiak, prezioak, egutegia…) ikusteko aukera dago hemen.
Izen-ematea eta informazioa
Izena eman edo informazio gehiago jasotzeko, Danbolin Musika Eskolan bertan (Iturbide kalea, 18.), 943 833 727 telefonora deituta nahiz danbolinme@gmail.com helbidera idatzita.