Hirugarren postuan sailkatu da OBB ligako lehen fasean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 13a, 10:38

Igandean Orion jokatu zuen OBBk ligako lehen zatiko azken jardunaldia. (OBB)

Ligako titulua eta Erreginaren Koparako sailkapena lortzeko lehian izango da OBB beste bost talderekin batera.

Igandean Espainiako Ohorezko Sofbol Ligako lehen zatiko azken jardunaldia jokatu zuen OBBk Madrilgo Rivas taldearen aurka, gaur egungo txapeldunaren aurka. Oriotarrek jakin bazekiten partida "zailak" izango zirela, eta hasieratik "gogor" hasi ziren madrildarrak, hiru lasterketa eginez. OBBkoek "estrategia aldatu" zuten, eta markagailuari buelta ematen saiatu baziren ere, Rivasek irabazi zuen partida 13-1 emaitzarekin.

Bigarren jardunaldia ere lehenengoaren antzera hasi zen, madrildarrek egindako hiru lasterketekin. OBBkoek aitortu dute defentsa lanarekin, "partidari eusten saiatu" zirela, baina bateatzen asmatu ez eta azkenean 7-0 emaitzarekin irabazi zuten norgehiagoka Rivas taldekoek.

Ligako lehen zatiko azken jardunaldiko emaitzak kontutan hartuta, hirugarren postuan sailkatu da OBB, eta ligako titulua eta Erreginaren Koparako sailkapena lortzeko lehian izango da beste bost talderekin batera. Behin betiko egutegia zehaztu gabe badago ere, ligako bigarren zatiko lehen jardunaldia ekainaren 25ean jokatzea espero dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide