Igande eguerdian Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu zen Ondarroan; Donostiarra (10:47,03) arraun elkartea izan zen nagusi emakumezkoetan eta Urdaibai (19:35,79) gizonezkoetan. Zortzina talde aritu ziren lehian gizonen eta emakumeen kategorietan, eta Orioko emakumezkoen taldea izan zen eskualdeko ordezkari bakarra; Gipuzkoako Txapelketan gertatu bezala, bigarren postuan sailkatu zen talde horia, Donostiarraren atzetik 6,47 segundora.
Beteranoetan "Badok 13 uretan nagusi"
Beteranoen kategorian ere zortzi arraun talde izan ziren lehian, tartean Orioko Badok 13 taldea. Uretan denborarik onena Badok 13k egin bazuen ere, Fortunak lortu zuen lehen postua, estropadaren amaieran araututako handicapak kontutan hartu eta gero.