Gaurtik aurrera Moilako errepidea itxita egongo da hiru astez

Andrea Zipitria 2023ko eka. 8a, 15:15

Itxi egingo da Moilako pasabidea. (Aiora LarraƱaga)

Moilan oinezkoentzako pasabidea jartzeko lanak hasi dira, eta esku-hartzeak behar bezala egiteko hartu da neurria. Aurreikuspenen arabera, hiru astez egongo da itxita autoentzat errepidea. Horregatik, N-634 errepidetik herrigunera sartzen diren ibilgailuak Ibai Ondo kaletik irten beharko dira. Gainerako sarrera-irteerak Txanka-Hondartzako bidetik egin beharko dira.

Moilan oinezkoentzako pasabidea jartzeko lanak hasi ditu udalak. Horregatik, moilako errepidea trafikoari itxita egongo da hiru astez bi noranzkoetan, eta N-634 errepidetik herrigunera sartzen diren ibilgailuak Ibai Ondo kaletik irten beharko dira. Gainerako sarrera-irteerak Txanka-Hondartzako bidetik egin beharko dira.

Galiboa jarriko da

Udalak galiboa jarriko du Txistulari kalearen sarreran, Errusta tabernaren parean. Izan ere, Ibai Ondotik atera ahal izateko, ibilgailuek ezin dute bi metroko altuera gainditu (N-634 errepidea igarotzen den zubia dela-eta). Ondorioz, neurri hori gainditzen duten ibilgailuak Herriko Plazan harrapatuta geratu ez daitezen, hartuko da neurria, eta galiboa jarriko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide