II. Eragin Eguna antolatu du Orio Eragin klubak ekainaren 24rako. Bada, bazkaria egingo dute egun horretan eta bertan izan nahi duenak azken aukera du sarrerak erosteko, gaur amaituko baita horretarako epea. Gabon, Arkaitz, Sukia eta Kolon Txiki tabernetan daude eskuragarri txartelak.
Helduen menuak 20 euro balioko du, eta gazteenak 15 euro. Entsalada, paella, txokolatezko euskal pastela eta edaria izango dira helduentzat. Haurrek ere antzeko menua izango dute: paella, txokolatezko euskal pastela eta edaria, hain zuzen ere.