Ekainaren 14tik 20ra, ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dituzte Danbolin Musika eta Dantza Eskolako instrumentu- eta dantza-ikasleek. Urte osoan zehar ikasitakoa jendaurrean erakutsiko dute ikasleek, eta antolatzaileek azaldu dutenez gogotsu ari dira emanaldiak prestatzen. Hori dela eta, herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia.
Kultur etxean izango dira emanaldi guztiak, dantza-ekitaldia ez ezik. Azken hau, Ikastola aurreko plazan egingo da.
Hona hemen egitaraua:
- Ekainak 14, asteazkena
18:00etan eta 19:00etan, instrumentuen kontzertuak.
- Ekainak 15, osteguna
17:00etan ikasle gazteenen kontzertua eta diploma-banaketa, eta 19:00etan instrumentuen kontzertua.
- Ekainak 16, ostirala
17:00etan dantza-ekitaldia Ikastola aurreko plazan, eta 19:00etan, instrumentuen kontzertua, kultur etxean.
- Ekainak 19, astelehena
18:30ean soka eta gitarra taldeen kontzertuak.
- Ekainak 20, asteartea
18:00etan instrumentuen kontzertua, eta 19:00etan instrumentuko ikasle helduen kontzertua eta diploma-banaketa, biak kultur etxean.