Orioko Caritas elkarteak janari-bilketa egingo du gaur. Beharrean dauden familientzako janaria biltzeko gunea, herriko plazan jarriko dute, 17:00etatik 20:00etara.
Antolatzaileek aditzera eman dutenez, esnea eta olioa dira gehien behar diren elikagaiak, eta ondoren, arroza, dilistak, arrain–kontserbak eta txokolatea.