Orio Atletismo Taldeko kideek emaitza onak lortu dituzte asteburuan pistan. 18 urtez azpikoen Gipuzkoako txapelketan Ibai Agirrezabalagak zilarrezko domina eskuratu zuen 200 metroko lasterketan. 20 urtez azpikoen Gipuzkoako txapelketan, berriz, lehenengo postuan geratu zen Xabat Elortza; hala, urrezko domina lortuaz, 3.000 metroko distantzian.
Master kategorian, hiru domina bereganatu zituzten oriotarrek: Josu Solaberrieta (800 metro) eta Aitor Rubiok (3.000 metro) urrezko domina irabazi zuten, eta Javi Roman brontzearekin itzuli zen etxera, 800 metrotako lasterketan parte hartu ondoren.