Gipuzkoako Traineru Txapelketa gaur eguerdian jokatu da Zarauzko uretan, eta bertan izan dira Orioko bi traineruak, baita beteranoen Badok13 trainerua ere. Azken horrek irabazi egin du lehia Fortuna, Zumaia Beteranoak eta Ilunbe taldeen aurka.
Emakumezkoetan, oriotarrek gogor borrokatu dute garaipenagatik, baina horrek ihes egin die bi segundo eta erdigatik: Donostiarrarentzat izan da txapela eta bandera, eta oriotarrek txapeldunorde izatea erdietsi dute. Hala, Euskadiko Txapelketarako txartela eskuratu dute oriotarrek.
OAEko gizonezkoek, baina, ezingo dute Euskadikoa jokatu aurtengoan, gaur bosgarren sailkatu baitira Gipuzkoakoan –aurreneko lau sailkatuak lehiatuko dira Euskadikoan–. Orioko mutilek ere dena eman dute uretan, baina gaurkoan bizkorragoak izan dira Hondarribia, Donostiarra, Lapurdi eta San Juan.
Hauek izan dira partaide guztien denborak: