Ostegunetik aurrera hitzordua hartu beharko da Entzute gunean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mai. 30a, 11:15

Salatxo aretoan dago Entzute gunea. (Karkara)

Horretarako, 623 178 553 zenbakira deitu behar dute herritarrek. Hitzordua hartzeko unean zehaztuko da arreta non eskainiko den.

Maiatzaren 16an herrian izandako hilketa matxistaren ondoren, Orioko Udalak erreparazio-fasea abiatu zuen, eta hilaren 22tik Entzute gunea martxan dago Salatxo aretoan, Sortzen Aholkularitzaren eskutik. Orain arte zerbitzua hitzordurik gabe eskaini izan da goizetan, baina ekainaren 1etik aurrera, osteguna, hitzordua eskatu beharko dela jakinarazi dute Ahalduntze Eskolako kideek. Horretarako 623 178 553 zenbakira deitu behar dute herritarrek. Hitzordua hartzeko unean zehaztuko da arreta non eskainiko den.

Beraz, gaur eta bihar, zerbitzua eskainiko da hitzordurik gabe 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan, berriz, hitzordurekin. Ostegunetik aurrera,  berriz, hitzordua hartu beharko dute herritarrek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide