Ekainaren 2an eta 9an, ostiralak biak, ateak irekiko ditu Danbolin Musika eta Dantza Eskolak, herritarrek eskola ezagutu dezaten. Eraikina bisitatzeko aukera izango da, baita eskaintzaren eta ikasketa planaren berri edukitzeko ere. Ate irekietako saioetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aurretik hitzordua hartzea 943 833 727 telefonoan edo danbolinme@gmail.com helbide elektronikoan.
Guztira, hiru bisita izango dira haurren adinaren arabera:
– Ekainaren 2an, ostirala, 17:00etan:
2017an eta 2018an jaiotako haurren gurasoentzat.
Era berean, klaseetara joateko aukera izango dute:
- 2017an jaiotako haurrak: Ekainaren 5ean eta 7an, 16:50ean, Musika eta Dantza Eskolan.
- 2018an jaiotako haurrak: Ekainaren 5ean eta 8an, 16:50ean, Musika eta Dantza Eskolan.
– Ekainaren 2an, ostirala, 18:00etan:
2016an edo aurretik jaiotako edonorentzat.
Instrumentuko edo dantzako irakaslearekin saio praktiko batean parte hartu nahi duenak, deitu egin beharko du eskolara eta hartu hitzordua.
– Ekainaren 9an, ostirala, 17:00etan:
2019an jaiotako haurrentzat eta gurasoentzat.
Bisita horietara azaltzerik ez duenak aukera dauka edozein kontsulta telefonoz egiteko 943 833 727 zenbakian edo idatziz danbolinme@gmail.com helbidera.