Gau gozoa ari da izaten hau Orion EH Bildurentzat, eta garratza, berriz, EAJrentzat. Izan ere, sei zinegotzi izatetik hamar izatera igaro da EH Bildu, eta bost izatetik hiru izatera, berriz, EAJ. PSE-EEk, berriz, zeukan ordezkari bakarra galdu du.
Emaitzak jakin berritan, lehen balorazioa egin diote KARKARAri H Bilduko Anuska Esnal alkategaiak eta Olatz Santamaria zerrendakideak eta EAJko Noemi Ostolaza alkategaiak.