Kukuarri Astearen barruan, eskaladaz eta tirolinaz gozatzeko aukera ezin hobea izan dute gaur arratsaldean herriko haurrek. Rokodromoa erabilgarri izan dute Karela kiroldegian, baina ohi bezala erakargarritasun gehien elizatik plazarako tirolina luzeak sortu du. Izan ere, ilara gehien jarduera horretan sortu da.
Elizako pareta eskalatzeko eta yumareatzeko aukerak ere neska-mutil ausart dezente bertaratu ditu, eta Talai Mendi elkarteko kideen laguntzarekin behetik goraino igotzea lortu dute eraikina, nahiz eta batzuri yumareatzeko teknika zail egin zaien.
Bihar, Kukuarri Eguna izango da, eta irteera Herriko Plazatik egingo dute, 09:00etan. Ohiko elizkizuna 11:00etan izango da tontorrean, eta, ondoren, salda nahiz pintxoak izango dira bertaratzen direnentzat.