Ikusgai dago Orioko maiatzeko udalbatzarra

Andrea Zipitria eta Gorka Eizagirre 2023ko mai. 26a, 15:00

Atzo 19:30ean hasi zen udalbatzarra, eta hemen dago osorik ikusgai. 

Gai zerrenda:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, akta hauen zirriborroak: 2021eko apirilaren 29ko, maiatzaren 27ko, ekainaren 24ko, uztailaren 29ko, irailaren 30eko, urriaren 28ko, azaroaren 25eko eta abenduaren 30eko eta 2023ko urtarrilaren 26ko eta otsailaren 23ko ohiko bilkuretakoak; 2021eko azaroaren 18ko eta 2023ko martxoaren 29ko ezohiko bilkuretakoak; eta 2023ko maiatzaren 8ko ezohiko bilkura urgentekoa.

2.- 2023ko udal-aurrekontuaren lehenengo hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

3.- 2023ko lehenengo hiruhilekoari dagokion ordaintzeko batez besteko epearen berri ematea.

4.- 2019, 2020, 2021 eta 2022ko ekitaldi ekonomikoetako aurrekontu propioen likidazioak (2019-2023 udal-agintaldikoak) onartzen dituzten alkate-dekretuen berri ematea.

5.- Behin betikoz onartzea, egoki bada, 2022ko udal-aurrekontuaren kontu orokorra.

6.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide