Talai Mendi Elkarteak larunbatean eman zion hasiera Kukuarri Asteari, eta astean zehar mendiarekin eta eskaladarekin lotutako hainbat jarduera egiten ari dira. Astelehenean, esaterako, slackline saioa egin zuten eta asteartean, berriz, Spartan zirkuitua izan zen Tirolinako parkean. Bi saioetara haur eta guraso asko bertaratu ziren eta giro «ederra» izan zen. Gaurko, bestalde, orientazio proba antolatu dute herrian barrena, Gipuzkoako Orientazio Taldearen eskutik.
Argazkiak: Talai Mendi elkartea