Haurraren loaren inguruko hitzaldia izango da bihar Haurreskolan

Andrea Zipitria 2023ko mai. 23a, 10:01

Haurreskolako guraso-batzordeak antolatu du, eta bihar izango da, 18:00etan, Haurreskolan. Haurren garapenean eta loan aditua den Nahia Alkortak gidatuko du hitzordua. Irekia izango da.

Haurreskolako guraso-batzordearen ekimenez, haurraren loaren inguruko hitzaldia izango da bihar, asteazkenarekin, 18:00etan, Haurreskolan. Nahia Alkortak gidatuko du saioa. Haurren garapenean eta loan aditua da Alkorta, eta hitzaldiaren helburua izango da gaiaren inguruan gurasoei informazio erabilgarria ematea. 

Hitzaldi irekia da; hau da, gaian interesa duten guztiek hartu dezakete parte.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide