Orioko Udalak agerraldia egingo du 11:30ean udaletxeko udalbatzar aretoan. Gaur goizean gaia aztertzeko larrialdi bilera deitu du, udal taldeekin eta teknikariekin, eta orain minutu batzuk bertatik jakitera eman dutenez, agerraldia egingo du erakundeak 11:30ean udaletxeko udalbatzar aretoan. Prentsaurrekoan Udaleko alderdi guztiek adostutako adierazpena irakurriko da.
Gainera, Orioko Udalak baieztatu egin du herrian jasotako gertakaria erailketa matxista izan dela. Hori dela eta, elkarretaratzea deitu du Orioko Mugimendu Feministak gaurko. Herriko plazan izango da, 19:00etan.