Orioko Udalak kultur mahaiaren bilera deitu du bihar arratsalderako. 19:30ean jarri du hitzordua kultur etxean, eta jakinarazi dutenez bilera irekia izango da herritar ororentzat. Hala, mahaiko kideez gain, interesa duten norbanako eta eragile guztiak ere animatu ditu saiora.
Hauek izango dira bertan landuko diren gaiak:
- Kultur agenda.
- Mahaiko kideak elkarrekin komunikatzeko sistemen proposamena.
- Kultur jardueren datu ekonomikoak.
- Zalantzak eta bestelakoak.