Datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako kanpaina pil-pilean da, eta azken txanpan, alkategaiekin elkarrizketa digitalak antolatu ditu Karkara.eus-ek. Hain zuzen ere, Orioko EAJren zerrendaburu Noemi Ostolazari eta EH Bilduren zerrendaburu Anuska Esnali elkarrizketa on line-an egiteko aukera izango dute oriotarrek datorren astean.
Noemi Ostolaza izango da herritarren galderak erantzuten aurrena; EAJren zerrendaburua asteazkenean, hilaren 24ean, izango da Karkararen erredakzioan, 16:00etatik aurrera. Anuska Esnal, berriz, ostegunean izango da Karkararen egoitzan herritarrek bidalitako galderak erantzuten; Esnal 11:00etan hasiko da elkarrizketa digitala egiten.
Dagoeneko bi zerrendaburuei galderak bidaltzeko aukera dute herritarrek: Ostolazari galderak bidaltzeko egin klik honako lotura honetan, eta Esnali bidaltzeko, aldiz, honako honetan.