Arraunlari beteranoen La Salve ligari hasiera eman zaio asteburu honetan. Larunbatean, Bilbon jokatu zen lehen estropada eta Badok13 A ontziak laugarren postua eskuratu zuen, 12:28:58 denborarekin. Orioko beteranoen bigarren ontzia ere bertan izan zen. Azken hauek, hamabosgarren amaitu zuten estropada.
Guztira hemeretzi ontziek hartu zuten parte estropadan, eta Pontejosek eskuratu zuen garaipena.