Eskola-umeen literatur lehiaketaren sariak banatuko dira ostiral arratsaldean

Andrea Zipitria

2022ko eskola umeen literatur lehiaketako sarituak.

Herriko plazan izango da ekitaldia, eta sariak banatzeaz gain, bertan aurkeztuko dute aurtengo lanik onenak biltzen dituen liburua.

Udalak urtero antolatzen duen eskola umeen literatur eta marrazki lehiaketaren sariak ostiral arratsaldean emango dituzte. Oraingo honetan, ekitaldia herriko plazan izango da, 18:00etan hasita.

Sariak banatzeaz gain, aurkeztu egingo dute aurtengo lanik onenak biltzen dituen liburua. Orioko ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazkiak biltzen ditu liburuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide