Joan den larunbatean, N-634 errepidean Orio parean, istripua izan zuen Andoaingo 30 urteko motozale batek, eta gaur bertan hil da Donostia Ospitalean. 11. kilometroan izan zen ezbeharra, motozale batek eta ibilgailu batek elkar jo zuten, Bilboko noranzkoan. Ertzaintzak orduan Karkarari jakinarazi zionez,11:00ak inguruan jazo zen istripua. Autoaren gidariak ez zuen minik hartu, baina motorraren gidaria ospitalera eraman behar izan zuten zaurituta. Errepidea ordu eta erdiz itxita egon zen.