Hil egin da larunbatean Orion istripua izan zuen motozalea

Andrea Zipitria

Motozalea Donostia Ospitalera eraman zuten larunbatean, eta bertan hil da, istripuak eragindako zaurien ondorioz.

Joan den larunbatean, N-634 errepidean Orio parean, istripua izan zuen Andoaingo 30 urteko motozale batek, eta gaur bertan hil da Donostia Ospitalean. 11. kilometroan izan zen ezbeharra, motozale batek eta ibilgailu batek elkar jo zuten, Bilboko noranzkoan. Ertzaintzak orduan Karkarari jakinarazi zionez,11:00ak inguruan jazo zen istripua. Autoaren gidariak ez zuen minik hartu, baina motorraren gidaria ospitalera eraman behar izan zuten zaurituta. Errepidea ordu eta erdiz itxita egon zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide