Orio Eragin eskubaloi klubak hitzordu garrantzitsua izango du asteburuan, herrian betan. Izan ere, gaurtik igandera bitartean emakumezkoen jubenil mailako Espainiako Txapelketako B sektorea jokatuko da Karela kiroldegian. Lau taldek neurtuko dituzte indarrak: Sinergia Orio Eskubaloiak, Calfirma Cardaballalek, CD Iplaceak eta Anaitasunak.
Hiru egunetan zehar elkarren aurka jokatuko dituzte partidak taldeek, eta irabazleak maiatzaren 17rik 21era jokatuko den Kluben Arteko Espainiako Txapelketako finala jokatzeko txartela lortuko du. Azken horretan zortzi taldek parte hartuko dute. Hain zuzen ere, asteburu honetan jokatuko dira final horretarako txartelak lortzeko gainontzeko zazpi sektoreak ere. Guztira, 32 taldek parte hartuko dute finalerako zortzi txartelak lortzeko lehian, tartean Orio Eragin klubeko jubenil mailako taldeak.
ASTEBURUKO PARTIDAK
Gaur, maiatzaren 5a
- 17:30. Calfirma Cardaballal - CD Iplacea
- 19:30. Sinergia Orio Eskubaloia - Anaitasuna
Bihar, maiatzaren 6a
- 16:30. Calfirma Cardaballal - Anaitasuna
- 18:30. CD Iplacea - Sinergia Orio Eskubaloia
Etzi, maiatzaren 7a
- 10:30. Anaitasuna - CD Iplacea
- 12:30. Sinergia Orio Eskubaloia - Calfirma Cardaballal