Gaur egingo dute Arrantzale Eguneko lehen entsegua

Andrea Zipitria 2023ko mai. 3a, 10:30

Arrantzale Eguneko antolatzaileak.

Etxeluze gaztetxean bilduko dira, eta herritarrak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera.

Uztailaren 1ean Arrantzale Eguna izango da Orion, herritar talde batek antolatuta, eta prestaketa lanetan hasi dira dagoeneko egun osoko egitaraua osatzeko asmoz. Zentzu horretan, lehenengo entsegua egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Etxeluze gaztetxean bilduko dira 19:00etan. Herritarrak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide