Egurrezko giltzatakoak egiteko tailerra antolatu du Zaragueta Eskolak ostiralerako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko maiatzaren 3a

Antxon Mendizabal 'Mendi'. (Utzitakoa)

Antxon Mendizabal Mendik gidatuko du tailerra, eta haur zein helduei zuzenduta egongo dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Zaragueta Herri Eskolak eskulanen tailerra antolatu du ostiralerako, 16:30etik 18:30era bitartean. Hain zuzen ere, egurrezko giltzatakoak egiteko tailerra izango da, 16:30etik 18:30era eskolan bertan. Antxon Mendizabal Mendik gidatuko du; irekia izango da eta haur zein helduei zuzendua egongo dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Tailerraren aurretik, 16:00etatik 16:30era, merienda eskainiko dute bertaratzen diren guztientzat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide