Zaragueta Herri Eskolako, Orio Herri Ikastolako eta Aginaga Herri Eskolako ikasleek Mutiozabal ontziolan eraikitako ala prest dago, eta haren botadura–ekitaldia egingo da maiatzaren 6an, larunbatarekin.
Ekitaldia 17:00etan hasiko da, Mutiozabal plazan, eta Iruñeko Donibane Heziketa Zikloko arotzek egindako alarekin batera, uretaratzea da asmoa. Ondoren, bi alen arteko estropada jokatuko da.
Ekitaldia aitzaki hartuta, ontziolan lanean aritu zen azken langile Ramon Carrera Txanka omenduko dute Albaolak eta Orioko Udalak, eta Mutiozabal plazan karpa txiki bat jarriko da, mokadua eskainiko zaie bertaratuei. Ekitaldiaren ostean, herriko trikitilariek joko dute.
Hauxe da programa:
Aurkezpena: 17:00etan
Alaren uretaratzea: 17:15-17:30
Estropadak: 17:30ean
Mokadua: 18:15ean