Atzo goizean hasi eta eguardian amaitu zuten gizonezkoen zortziko absolutua Orioko itsasadarrean, eta Hondarribiari bost segundu inguru kenduta, etxekoentzat izan zen lehen postua.
Hain zuzen, 4:28.94ko denboran amaitu zuten proba Orioko mutilek, eta atzetik sailkatu ziren Hondarribia (4:33.01) eta Ur Kirolak (5:05.68).
Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako zazpigarren jardunaldia ere jokatu zen herrian atzokoan, eta bertan, Oriok itsasoratutako 29 ontzitatik, zazpi azkarrenak izan ziren, 11 ontzi bigarren eta hiru ontzi hirugarren.