Egunerokoan haurrekin sortzen diren gatazken inguruko hitzaldia eskainiko du Nerea Mendizabalek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Nerea Mendizabal. (Utzitakoa)

Haurreskolako guraso-batzordeak antolatu du hitzaldia, Orioko Udalaren laguntzarekin, eta Nerea Mendizabal psikopedagogo eta hizkuntza ez bortitzean aditua izango da gidaria.

Eguneroko gatazkak haurtzaroan izenburupean hitzaldia emango du Nerea Mendizabal gizarte-hezitzaile, psikopedagogo eta hizkuntza ez bortitzean adituak. Maiatzaren 3an izango da saioa, 18:00etan, haurreskolan bertan. Hitzaldia irekia izango da eta gaiarekin interesa duten guztiek parte hartu dezakete.

Haurreskolako guraso-batzordeak antolatu duen hitzaldi-zikloko bigarren saioa izango da datorren asteazkenekoa. Otsailean hizkuntza-garapenari buruzko hitzaldia eskaini zuen Itxaso Erdoiza logopedak, eta maiatzaren 24an —asteazkenarekin, baita ere— hirugarren bat egingo dute, haurren loari buruzkoa. Kasu horretan, Nahia Alkorta haurren garapenean eta loan aditua izango da gidaria.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide