Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa bueltan izango da maiatzaren 8an

Andrea Zipitria 2023ko api. 29a, 11:00

Gonbidapenak eskuragarri daude jada kultur etxean, eta 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako saioa eskainiko du Miriam Mendozak.

Apirileko atsedenaldiaren ondoren, bueltan da Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren hileroko saioa. Maiatzaren 8an, astelehenarekin, Miriam Mendoza ipuin-kontalaria izango da kultur etxean, 18:00etatik aurrera.

Gonbidapenak eskuragarri daude jada kultur etxean. Saioa 3 urtetik 6 urtera bitarteko haurrentzat da, eta ez da egokia adin horretatik beherakoentzat.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide