Kiroldegiko aldapan baranda jarri du Orioko Udalak

Andrea Zipitria 2023ko api. 28a, 11:50

Herriko espazioetan irisgarritasun unibertsala bermatzeko antolatu zen parte-hartze prozesuan hainbat proposamen egin zituzten herritarrek.

Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioarekin elkarlanean, Orio Denontzat irisgarritasun-plana lantzen ari da Udala azken urteotan.  Horretarako, iazko apirilean, maiatzean eta ekainean, bilera ireki bana egin zen, eta herritar askok parte hartu zuten herriko espazioen irisgarritasun unibertsala bermatzeko ideiak eta proposamenak jasotzeko parte-hartze prozesuan.

Bilerak gidatzeaz arduratu zen lantaldeak txosten bat aurkeztu zion ondoren Udalari. Txostenean, herriko oztopoak identifikatu eta horiek konpontzeko proposamenak jaso zituzten. Udalak, ondoren, proposamenak aztertu ditu eta hasita dago dagoneko horietako batzuk bideratzen, egingarrienetatik hasita.

Lanketa horren barruan, kiroldegiko aldapako baranda jarri du Udalak aste honetan. Desgaitasunen bat duten herritarrentzat seguruagoa da orain aldapa, baina baita haurrentzat eta adinekoentzat ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide