Otsailean ireki zen ibilgailuen aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea eta gaur, apirilak 28, itxiko da. Borondatez ordaintzen ez duenari errekargoa aplikatuko zaio.
Ibilgailuen errolda onartuta dago behin-behineko izaeraz, eta jendaurrean dago. Datuak kontsultatu nahi dituenak udal bulegoetara jo besterik ez du.