Ahalduntze eskolako irakurle taldea asteazkenean hasiko da biltzen

Andrea Zipitria 2023ko api. 24a, 14:25

Ekainera bitartean, hileko azken asteazkenetan elkartuko da taldea, kultur etxean.

Udaberriko egitarauaren barruan, Ahalduntze Eskolak, irakurle taldea sortu du, eta asteazken honetatik aurrera hasiko dira biltzen, kultur etxean, 18:30etik 20:00etara. Hala, ekainera bitartean, hileko azken asteazkenetan dute elkartzeko asmoa. 

Taldearen helburua da literaturaz gozatzen den bitartean, ahalduntzean eta feminismoan sakontzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide