Bereziak izan ziren atzo jokatutako Orioko Nazioarteko XVIII. Estropadak. Alde batetik, bost urteko etenaldiaren ostean berriz gauzatu zirelako, ikusmin handiarekin, eta bestetik, etxeko bi zortzikoek, emakumezkoek zein gizonezkoek, garaipena lortu zutelako, bertan dagoen maila agerian utzita.
Egitarauaren barruan, festak aurrera jarraitu zuen herriko plazan ukitu benetan hunkigarriarekin. Horiz jantzitako sari banaketarekin batera, etxeko arraunlarien altzoan, omenaldia egin zioten Patxi Sarasuari. Orioko herriari asko eman dio pertsona da: bera izan zen arraunketa olinpikoaren sustatzailea.
Haren lan eskerga aitortzeko, txapela eta oroigarria jaso zituen herriko plazako oholtza gainean Orio Arraunketa Elkarteko presidente Iosu Esnaolaren eta Jon Salsamendi entrenatzailearen eskutik. Bien bitartean, herritarrez eta arraunzalez bete zen plazak txalo artean eskertu zion bere lana nahiz herriari eginiko ekarpena.
Eskerrik askoo Oriyo! 💛 pic.twitter.com/vcJjlczJFC
— Orio AE (@CRO_OrioAE) April 22, 2023