Jose Mari Sarasola idazle eta hizlariak hitzaldia eskainiko du Arraunetxean

Andrea Zipitria

Jose Mari Sarasola. (Amaia Gozategi)

Zainbizi elkarteak antolatu du hitzaldia, maiatzaren 1ean izango da, astelehenarekin, Arraunetxean. 'Bilkura (Bildu urak)/ RE-union' izenburua jarri diote hitzorduari.

Zainbizi elkarteak antolatuta, Jose Mari Sarasola idazle eta hizlariak, hitzaldia eskainiko du Orion, maiatzaren 1ean, astelehenarekin. Hain justu ere, Bilkura (Bildu urak)/ RE-union izenburupean aurkeztu dute hitzordua.

Parte hartu nahi duten herritarrek, izena eman beharko dute aurrez. Horretarako, 613 02 36 18 telefono zenbakira deitu beharko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide