Bihartik aurrera betiko ordutegia izango du kultur etxeak

Andrea Zipitria 2023ko apirilaren 16a

Aste Santuko bi astetan ordutegi berezia izan du kultur etxeak, eta bihartik aurrera betiko ordutegira itzuliko da.

Aste Santuko bi astetan ordutegi berezia izan du Orioko Kultur Etxeak; 09:00etatik 14:00etara izan da zabalik. Bihartik aurrera berriz, betiko ordutegira itzuliko da, hain zuzen ere, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era irekiko dute. Liburutegiaren ordutegia, berriz, honakoa izango da: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide