Opor usaina nabari da Orioko hainbat txokotan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Bisitari asko etorri dira herrira azken egunetan, batzuk Aste Santuko oporrak pasatzera eta beste zenbait, berriz, egun-pasa.

Opor giroa nabari da egunotan Orion eta herrigunean zein hondartza aldean oriotar eta bisitari ugari ibili da. Azken horietako batzuk Aste Santuko oporrak pasatzera etorri dira herrira, baina badira inguruan ostatu hartuta herria ezagutzera animatu direnak edo egun-pasa etorri direnak ere. Batzuek hondartza ingurua aukeratu dute, eta beste batzuek, berriz, herrigunean. Gaur eguerdian, esaterako, Orioko Plaza eta bertako terrazak jendez beteta egon dira. Zalantzarik gabe, guztiek eguzkiaren epela gustura hartu dute jai egun hauetarako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide