Astearen hasieratik opor usaina nabari da Orioko Udal Kanpinean. Bisitariak ari dira pixkanaka iristen, eta horiei guztiei ongi-etorria emateko dena prest dute arduradunek. Hala, Orioko Kanpineko giroa nolakoa den kontatu dute duela 40 urtetik bertako erabiltzaile den Cesar Egurrolak eta Orioko Kanpineko zuzendari Jone Olaskoagak.