Orioko Udalak ohar bidez jakinarazi du bihar, apirilak 6, jaieguna izanda ez dela ostegunetako ohiko azokarik izango. Hasiera batean, udala harremanetan jarri zen azokan postua jartzen duten kale-saltzaileekin azoka beste egun batean antolatzeko, baina gehienek jakinarazi zioten ezinezkoa zitzaiela beste egun batean etortzea. Hortaz, aste honetako azoka bertan behar utzi behar izan dute. Hurrengo azoka eguna, apirilaren 13an izango da, datorren astean.