1.- Xabi Solano: Zut ft. Moonshine Wago
Lehenengo kanta honek umore onez jartzen dit. Musika hau entzutean, dantza pausu ezberdinak etortzen zaizkit burura, eta dantzatzeko gogoa sartzen zait. Horrez gain, eguna indarrarekin hasten laguntzen dit.
2.- Süne & Rikki: Sunday
Kantu honek kirola egiterakoan edo zerbait aktiboa egin behar dudanean behar dudan motibazioa lortzeko laguntzen dit. Uda ere gogorarazten dit, eta hori dela eta umore onez jartzen nau.
3.- Belen Aguilera eta Pimp Flaco: PAS
Egunerokotasunean entzuteko kantu erreza iruditzen zait. Gainera, aspalditik jarraitzen dut artista hau, artista independente bat da, eta bere kantuetan mezu asko sartzen ditu. Mezu horiez gain, egiten duen musika nahasketa eta musika estiloarekin motibazioa irabaztea lortzen dut.
4.- Zetak eta Oques Grasses: Hitzeman
Topikoa ez? Jende asko bezala Zetak taldearen kantuak gustuko ditut. Hala ere, kantu hau espresuki gustatzen zait katalanez ere badituelako estrofa ezberdinak, eta gustuko ditut hizkuntza nahasketa bidez lortzen diren kantuak.
5.- Bulego: Pizten ari da
Azkenik, kantu honek, beste batzuek bezala, nire munduan sartzen laguntzen dit, baita motibazioa lortzen ere, erritmo eta basearekin batera gorputzeko serotonina pizten zait eta. Askotan entzuten ditut Bulegoren eta beste hainbesteren kantuak, baina hain justu kantu honek gehiago ukitzen nau.