Bihar N-634 errepidea moztu egingo da Orio parean, Itzulia dela-eta

Karkara 2023ko api. 4a, 09:47

2020ko Itzulia Oriotik pasatu zen.

Antolatzaileek aurreikusten dute Itzulia 14:15ean pasatuko dela Oriotik, Zarautz aldera, baina ordua aldatu daiteke lasterketak daraman abiaduraren arabera.

Bihar, asteazkena, Oriotik pasatuko da Itzulia Basque Country bizikleta-lasterketako hirugarren etapa eta, horren ondorioz, N-634 errepidea itxita egongo da ibilgailuentzat tarte batez, 13:45ak inguruan hasita.

Orioko Udalak jakinarazi du antolatzaileen arabera Itzulia 14:15ean pasatuko dela Oriotik, Zarautz aldera, baina ordua aldatu daiteke lasterketak daraman abiaduraren arabera. Ertzainek, udaltzainek eta boluntarioek zainduko dituzte errotondak eta bidegurutzeak eta zirkulazioa ordu erditik gora etengo da bi zentzuetan: Zarautz aldera eta Donostia aldera. Lasterketa garaiz badator eta gorabeherarik ez bada, 14:45erako irekita egon liteke berriz zirkulazioa.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide